Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya

Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Datuak
Izen ofiziala
Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Izen laburraFGC
Motaerakunde autonomoa, trenbide eragilea eta Azpiegitura kudeatzailea
Jarduera sektoreagarraio publikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaNazioarteko trenen batasuna, International Suburban Rail Benchmarking Group (en) Itzuli eta International Association of Public Transport (en) Itzuli
Honen parteLurralde Departamendua
Enplegatuak1.813 (2021)
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaAntoni Segarra i Barreto
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa publiko
JabeaKataluniako Generalitatea
Zeren jabe
Historia
Sorrera1979ko irailaren 5a
AurrekoakFerrocarrils de Catalunya, Sarrià-Bartzelona Trenbidea eta Q11914935 Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: fgcferrocarrils Twitter: FGC Instagram: fgc.cat Edit the value on Wikidata

Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC) (katalanez Kataluniako Generalitatearen Burdinbideak) burdinbide garraioa ustiatzen duen Kataluniako Generalitatearen menpeko enpresa da. Batik bat aldiriko tren zerbitzuak eskaintzen ditu Bartzelonako gune metropolitarrean, baina baita eskualdeko tren linea bat Lleida eta Pirinio katalanetan, bi kremailera-tren Núria eta Montserraten, eta hainbat funikular ere ustiatzen ditu. Gainera, La Molina eta Núria haranako eski-estazioen jabea da.

Guztira, Bartzelonako probintzian zabalera estuko (1.000 mm) 140 kilometro eta zabalera estandarreko (1.435 mm) 42 kilometro ustiatzen ditu, eta Lleidako probintzian iberiar zabalerako (1.668 mm) 89 kilometro kudeatzen ditu, baita bi kremailera-tren eta hainbat funikular ere.

Enpresa bi negozio unitatetan banatuta dago:[1]

FGCren egoitza nagusia Bartzelonako Sarrià auzoan dago, dels Vergós kaleko 44. zenbakian, 2008an inauguratutako eraikin batean eta aintzina FGCren tailerrak zeuden tokian. Rubí udalerrian operazioen zentroa dago (COR).[2]

  1. (Katalanez) Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya. «Què és FGC?» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Katalanez) Gencat.cat. «El conseller Nadal visita la nova seu d'FGC» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy